Lurraldebusek indartu egin du Eibar eta Bergara arteko gaueko autobus zerbitzua jaietarako
Lurraldebusek Eibar eta Bergara arteko gaueko autobus zerbitzua indartuko du Santiago eta Santa Ana jaiak direla eta. Honela, Gautxori zerbitzua eskainiko da bihar, ostiralean (uztailak 22) eta igandean (uztailak 24). Soraluzeko Udalak egindako eskaerari esker lortu da zerbitzua eskaintzea. Gainera, uztailaren 23an, larunbatean, gaueko ohiko zerbitzua egongo da. Eibarrerako autobusa Zubi Nagusian geratuko da eta Bergararako noranzkoan doana, berriz, Estazio kalean. Ordutegiari dagokionez, ondokoa izango da: Bergaratik Eibarrera, 1:40etik aurrera, orduro, 5:40ra arte, eta, Eibartik Bergarara, 1:10etik aurrera, orduro, 6:10era arte. Kontsultatu HEMEN ordutegi guztia.