"Askabeitti" erosi du Udalak
Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordearen ekimenez, "Askabeitia" izeneko lursaila erosi du Soraluzeko Udalak; honenbestez, 10 hektarearen jabe egin da legegintzaldian zehar.
Herritarrentzako aski ezaguna den izen bereko iturria dagoen “Askabeitia” izeneko lur saila erosi du Soraluzeko Udalak.
Erositako lursailak 20.400 m2-ko azalera dauka eta 7.344 euroan erosi du Udalak.
Legegintzaldia hasi zenetik (2015-2019) Udalak erosten duen zazpigarren lursaila da hau, guztira 103.083 metro koadro eskuratu dituelarik, 37.209,06 euroko inbertsioa eginez.
Hauek dira lau urte hauetan zehar udalak eskuratu dituen lursailak:
- Gizaburuaga deritzon 3 lursaila (33.464m2), 12.047,02 euroan.
- Idoia-Azkabeitiaburua (26.289m2), 9.464,04 euroan.
- Mando-Iturri (20.430m2), 7.354 euroan.
- Askabeitia (20.400m2), 7.344 euroan.
- Inazibar (Bidegorri alboko lur saila. 2.500m2), 1.000 euroan.