MADE, Eskola Kiroleko Monitore Laguntzaile Ikastaroen izen-ematea martxan da

MADE, Eskola Kiroleko Monitore Laguntzaile Ikastaroen izen-ematea martxan da

2024/02/29
Gipuzkoako Foru Aldundiaren, KIROLENEren eta Kirolaren Euskal Eskolaren eskutik, martxan dira MADE 2024 ikastaroak, Eskola Kiroleko Monitore Laguntzaile Ikastaroak.

MADE ikastaroak ikastetxe eta klubetan eskola adineko jarduera fisiko eta kirolean aritzen diren begirale eta entrenatzaileei bideratuak daude; ikastetxeko multikirola, Jolas Hezi eta EKE taldeetan eta klubetako kirol eskoletan aritzen diren begirale eta entrenatzaileei, alegia.

Ikastaroaren ezaugarriak

Ikastaroa apirilaren 12tik uztailaren 3ra bitarte egingo da, 68.5 ikastordukoa izango da, eta horietatik 18 izango dira aurrez aurrekoak: Zumaian, Debagoienean eta Oarsoaldean. Prezioa 80,64€ da

Interesa duen edozein gipuzkoarren parte har dezake ikastaroetan, baldin eta 16 urtetik gora eta DBH titulua baditu. 

Informazio gehiago behar izanez gero, Kiroleneren webgunera jo: sakatu hemen

Izen-ematea

Izena emateko ondorengo galdetegia bete behar da martxoaren 15a baino lehen:

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSc18BNRh6g2CUlQCc7vaR3uLoqYUMYkMuiRnaLRRTOnLjOiSg/viewform

Edozein zalantza argitzeko Susana Santor eskola kiroleko koordinatzailearekin harremanetan jarri behar da 667653044 telefono zenbakira deituta edo ssantor@athlon.eus helbidera mezu bat bidalita.