
Maiatzaren 5etik 9ra Errekalde 1etik Errabal 13ra bideko arketak konponduko dira eta horrek eragina izango du trafikoan, autobus-zerbitzuan eta garajeetan
Datorren astean, maiatzaren 5etik 9ra bitarte, Errekalde 1etik Errabal 13rako arketetan konponketa lanak egingo dira; ondorioz, eragina izango du trafikoan, autobus-zerbitzuan eta garajeetan.
Datorren astean, astelehenetik barixakura, egoera txarrean dauden arketak konponduko ditu Euskaltel enpresak eta udalak ere baliatuko du bere ardurakoak diren euri-uren arketak egokitzeko. Hori horrela izanik, zenbait aldaketa eta eragin izango dira trafikoan, autobus-zerbitzuan eta garaje pribatuetako sarrera eta irteeretan.
Soraluzeko Hirigintza Departamentuak ondorengo neurriak hartu ditu.
Trafikoan eta autobus-zerbitzuan eragina
Maiatzaren 5etik 9ra bitarte, egunero:
- Autobus-zerbitzuak aldaketak izango ditu Maltzagarako noranzkoan. Zubi Nagusiko eta SAPAko autobus geltokiak ezingo dira erabili, astelehenean goizeko 8:30etatik ostiraleko 14:00ak bitarte. Geltoki horien ordez, Estaziñoko eta Ezozibideko geltokiak erabili beharko dira. Horretarako, saihesbidea bi norantzatan egokituko da semaforoen bidez.
- Mendarorako lineako autobusa Estaziñoko eta Ezozibideko Bergarako noranzkoko geltokietan hartu ahal izango da, ohiko Oleako zubiko geltokiaz gain.
Maiatzaren 5etik 7ra bitarte, egunero, 8:30etatik 17:30era:
- Oleako zubitik Zubi Nagusira arteko tartea autoentzako itxita egongo da.
- Errabal 1-eko garajeak ezingo dira erabili.
- Tarte horretan, Baltegietara joan nahi duten kotxeek Santa Anatik sartu beharko dute, eta Zubi Nagusia gurutzatu. Hortaz, Santa Ana eta Zubi Nagusiko oinezkoen eremua, arratsaldeko 17:30etatik aurrera egongo da martxan, ohiko 15:00etan beharrean.
- Atxuriko aldapatik egoitzarako bidea itxita egongo da.
Udala herritarrekin eskertuta
Soraluzeko Udalak bere esker ona azaldu nahi die herritarrei herrian egiten ari diren obra eta konponketa-lanek sortutako traba eta eraginen aurrean erakutsitako jarrera ulerkorragatik.