Birziklapenari buruzko kanpaina

Birziklapenari buruzko kanpaina

2020/12/23
Debabarreneko Mankomunitateak Gabonetako birziklapen-kanpaina jarri du abian; herritarrak hondakinen kudeaketaren eta gaikako bilketaren garrantziaz jabe daitezen da helburua.

Martxan da Debabarrena Mankomunitatearen kontzientziazio kanpaina Gabonetan birziklapena sustatzeko.

Gabonetako pertsonaiak dira kanpainako protagonistak eta mezua helarazteko arduradunak: Olentzero eta Mari Domingi, Hiru Erregeak eta Santa Klaus.

Gabonetan sortzen dugun hondakin kopurua nabarmen handitzen denez, egun berezi hauetan ezinbestekoa da hondakin bakoitza dagokion edukiontzira botatzearen garrantzia azpimarratzea.

Debabarrenako Ingurumen teknikariak adierazi duenez, “Mankomunitateak 2030 urterako %70eko gaikako bilketa lortzea du jomuga, eta horretarako ezinbestekoa da herritarren lankidetza. Eskualde mailan gaikako bilketaren inguruko lanketa bateratua egin nahi da kontzientziazio kanpainaren bidez, herritarrak hondakinen kudeaketaren inguruan kontzientziatzeko eta hobekuntzak lortzeko. Lehen urratsa besterik ez da hau.”

Kanpainaren leloa #GabonetanIzanGarbi da.

Mankomunitateak gutun bat bidali du gabonetako pertsonaien izenean eskualdeko etxebizitza guztietara eta sare sozialetan zabaltzeko bideo didaktikoak ere ekoitzi ditu, non gabonetako pertsonaiek hondakin mota bakoitza zein edukiontzitan utzi behar den azaltzen duten. Beste hiru bideo ere egin dira eskualdeko kaleetan barrena, sareen bidez hedatzeko.

Abenduaren 18tik urtarrilaren 6ra bitarte iraungo du kanpainak eta eskualdeko herritar guztiei zuzenduta dago: “Debabarrenan bizi diren adin eta jatorri guztietako pertsonengana iritsi nahi dugu Gabonetan birziklapen tasa igotzeko, horregatik baliatu gara gabonetako pertsonaia guztiez. Ezagunak eta entzunak dira. Normalean guk eskatzen dizkiegu opariak, baina aurten haiek ere eskakizun bat dute gu guztiontzat: Gabonetan Debabarrenan sortzen ditugun hondakinak egoki birziklatzea.”auek dira

Ondorengo hauek dira gabonetako pertsonaiak protagonista dituzten bideoak: