Herria generoaren ikuspegitik aztertuz

Herria generoaren ikuspegitik aztertuz

2017/10/09
Udalerria genero ikuspegitik aztertzeko helburuarekin herritarrei zuzendutako bilera antolatu du Udaleko Parekidetasun Batzordeak astearterako.

Udaleko Parekidetasun Batzordeak herritarrei zuzendutako bilera antolatu du Soraluzeko Mapa Morea prestatzeko prozesuaren barruan.

Prozesu honek dauzkan helburuak bi dira: Soraluzeko udalerria genero ikuspegitik aztertzea eta hirigintza eredu inklusiboago bat abian jartzea, guztion segurtasuna, mugikortasuna, irisgarrritasuna eta zainketa-lanak bermatuko dituena.

Bilera astearte honetan, urriak 10 egingo da, arratsaldeko 6:00etan, Herri Antzokian.

Udalak bileran parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak.