Margolanen erakusketa
Igandean burutu zen Kaleko Margo Lehiaketaren 25. edizioan saritutako lanak erakusketa-aretoan ikus daitezke larunbata arte; Esteban Oroz eibartarrak eskuratu zuen lehendabiziko saria.
Joan den igandean burutu zen XXV. Kaleko Margo Lehiaketan parte hartu zuten margolarien lanak kiroldegiko erakusketa-gelan daude ikusgai.
Erakusketa larunbata arte dago zabalik, ondorengo ordutegiarekin:
- Astean zehar: Arratsaldeko 7etatik 8:30era.
- Larunbatetan: Eguerdiko 12:00etatik 13:30era.
Ondorengo hauek izan ziren irabazleak:
- 1. Saria: Esteban Oroz (Eibar).
- 2. Saria: Ricardo Azkargorta (Bergara).
- 3. Saria: Dauga Jean Jacques (Bordele).
Lehiaketara aurkeztutako lanak ikusteko sakatu HEMEN.