Kaleko Margo Lehiaketako pinturak

Kaleko Margo Lehiaketako pinturak

2022/06/30
Maiatzaren 29an egin zen Kaleko Margo Lehiaketan XXVIII. edizioan parte hartu zuten artisten margolanak uztailaren 4tik 9ra bitartean ikusi ahal izango dira kulturguneko erakusketa gelan.

Maiatzaren 29an Soraluzeko Kaleko Margo Lehiaketaren XXVIII. edizioa ospatu zen.

Helduen mailan 12 margolarik hartu zuten lehiaketan parte, Euskal Herriko eta kanpoko hainbat txokotatik etorritakoak.

Lehiaketara aurkeztutako margolanak Kulturguneko erakusketa-gelan egongo dira ikusgai uztailaren 4tik 9ra arte.

Ikusleek hainbat margolan erosteko aukera ere izango dute.

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera, 19:00-20:30.
  • Larunbata: 12:00-13:30.