Margolanen erakusketa

2021/05/31
Igande honeetan ospatu den Kaleko Margo Lehiaketan XXVII. edizioan parte hartu zuten artisten margolanak ekainaren 12ra arte daude ikusgai kulturguneko erakusketa gelan.

Atzo, igandea, Soraluzeko Kaleko Margo Lehiaketaren XXVII. edizioa ospatu zen.

Helduen mailan 25 margolarik hartu zuten lehiaketan parte, Euskal Herriko eta kanpoko hainbat txokotatik etorritakoak.

Lehiaketara aurkeztutako margolanak Kulturguneko erakusketa-gelan daude ikusgai gaurtik ekainaren 12ra arte.

Ikusleek hainbat margolan erosteko aukera ere izango dute.

Irabazleak

1. saria: Rikardo Azkargorta (Bergara).

2. saria: Julio Gómez (Leioa).

3. saria: Leticia Gaspar (Bilbao).

Epaimahaia

Mª Luisa Blasco.

Jose Agustin Larrañaga.

Jose Luis Martinez de Antoñana.

Paula Pinilla