Marrazki lehiaketako saridunak

Marrazki lehiaketako saridunak

2020/05/19
"#MarraztuEtxean" marrazki-lehiaketako sarituak atzo eman ziren jakitera; lehiaketara aurkeztu diren 62 marrazkiak plaentxia.eus webgunean ikus daitezke gaurtik aurrera.

Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordeak Krabelin Pintura Eskolarekin batera antolatu duen "#MarraztuEtxean" marrazki-lehiaketak badauzka saridunak dagoeneko.

"#MarraztuEtxean" marrazki-lehiaketa urtero garai honetan kalean antolatzen zen marrazki-lehiaketaren online bidezko bertsio modura antolatu da aurten eta 0-15 urte arteko haurrek hartu ahal izan dute parte.

Guztira 62 haurrek parte hartu du lehiaketan.

Ondorengoak dira lehiaketan parte hartu dutenen artean zozketatu diren 6 sarien irabazleak:

  • Nahia Beristain (10 urte).
  • Leire Laskurain (1 urte).
  • Oihane Rodriguez (10 urte).
  • Jone Castro (8 urte).
  • Sara Mirate (5 urte).
  • Naroa Agirregomezkorta (7 urte).

Sarituetako bakoitzak 50 euroko erosketa-txartela jaso du, herriko establezimenduren batean erabiltzeko.

Lehiaketara aurkeztutako marrazki guztiak www.plaentxia.eus webgunean ikusi ahal izango dira gaurtik aurrera, ondorengo loturan sakatuz:

https://cloud.tokimedia.eus/public/argazki-galeria/15268/embed

Zorionak! irabazleei eta Eskerrik asko! parte hartu duzuen guztioi.