Martitzenetik aurrera Eli Lakuestaren 60ko hamarkadako argazkiak ikusgai, erakusketa aretoan
Datorren martitzenean, abenduaren 9an, zabalduko ditu ateak Kontrargi argazkilaritza kolektiboak antolatutako argazki-erakusketa berriak; Eli Lakuestaren argazkiekin bukatuko du urtea erakusketa-aretoak.
Abenduaren 9tik 30era bitarte egongo dira ikusgai kiroldegiko erakusketa-gelan Kontrargi Argazkilaritza kolektiboak antolatuta, Eli Lakuestaren Nere leihotik erakusketako argazkiak. 1960ko hamarkadako 52 argazkik osatzen dute erakusketa, eta herriko egun seinalatuetan ateratakoak dira horietatik asko.
Honako erakusketa izango da Kontrargi Argazkilaritza kolektiboak urtean zehar antolatzen dituenen artean azkena, urtea amaitzeko erabiliko dena.
Ordutegia
Erakusketa datorren martitzenetik aurrera egongo da zabalik, abenduaren 9tik 30era bitarte, hain zuzen ere, kiroldegiko erakusketa aretoan.
Ohiko ordutegia izango du:
- Astelehenetik barixakura: 18:30 - 20:00
- Zapatutan: 12:00 - 13:30
