Martxan da Aisa ikastaroa
plaentxia.eus

Martxan da Aisa ikastaroa

2024/02/23
Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak antolatuta, etorkinentzako 60 orduko oinarrizko euskara ikastaroa hasi dute 9 pertsonak.

Eguaztenean, otsailaren 21ean hasi zuen Argentina, Maroko, Pakistan eta Kolonbiako jatorria duen etorkin talde batek oinarrizko euskara ikastaroa Soraluzeko AEKn. 

Etorkinak euskararekin harremanetan jartzea du xede ikastaroak; horrela, oinarri-oinarrizko ezagutzak jasoko dituzte: agurrak, zenbakiak...

60 orduko ikastaroa izango da, otsailaren 21etik ekainaren 19ra bitarte, astean 4 orduz jardungo dute euskara ikasten: astelehen eta eguaztenetan 9:30etik 11:30era. 

Ikastaroa arrakastaz gainditzen duten ikasleek "Aisa" ziurtagiria jasoko dute, AEKren eskutik.