
Martxan da "Mugiment Pausu Erronka"
Soraluzetarrak jarduera fisikoa sustatzea xede duen pausoen lehiaketa birtualean parte hartzera gonbidatuta daude, maiatzaren 19tik ekainaren 8ra.
Maiatzaren 19tik ekainaren 8ra bitartean ospatuko da Mugiment Pausu Erronka, EAEko Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua (JFOZ) duten 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala, tartean Soraluze. Helburua argia da: herritarrek egunerokoan ahalik eta pauso gehien ematea, osasun fisiko eta emozionala hobetzeko eta jarduera fisikoaren kultura bultzatzeko.
Erronka Wellk mugikorreko aplikazioaren bidez garatuko da, eta parte-hartzaile bakoitzak bere udalerriko orientazio zerbitzuarekin bat eginez parte hartuko du. Taldekako eta banakako sailkapenak egongo dira ikusgai denbora errealean, eta hainbat sari banatuko dira parte hartzaileen artean.
Nola parte hartu
- App-a deskargatu: Wellk aplikazioa instalatu Android edo iOS gailuetan.
- App-an izena eman
- Talde batera batu: Erronka atalean> Taldeak> Talde batera batu> Mugiment Pausu Erronka ligan, nahi duzun udalerria aukeratu.
- Pausuak erregistratu: zure eguneroko jardueran pausoak automatikoki kontatuko dira.Horretarako hemen argibideak sinkronizazioak egiteko: https://wellk.eus/instruccionespausu/
Sariak eta sailkapenak
- Banakako sariak: 75€ko opari-txartelak, pausu gehien eman dituzten emakume eta gizonentzat (desgaitasuna duten pertsonentzako kategoria bereziarekin).
- Taldekako sariak: Udalerri bakoitzak egindako pausuak/taldeko partaide kopurua. Pausu gehien eman dituzten udalerri horretako 5 pertsonei eta beste 5 sari udalerriko taldekideen artean zozketa.
Informazio gehiago eta laguntza teknikoa
Informazio gehiago edo izen emateko laguntza behar izanez gero honako bide hauen bitartez lor daiteke:
- Emaila: wellk@wellk.eus
- Kontaktua: https://wellk.eus/equipo/#contacto
- Instagram: @wellk_app