
Martxan dago Haurreskolako 2025-2026 ikasturteko matrikulazio kanpaina
Irailaren 10era bitarte egongo da zabalik Soraluzeko Haurreskolan 2025-2026 ikasturterako izena emateko epea, online nahiz aurrez aurre.
Soraluzeko Haurreskolak ekin dio ikasturte berriari eta oraingoz, hamaika leku libre daude: 6 plaza 0-1 adin tartean eta 5 plaza 1-2 urte bitarteko umeentzat.
2024 eta 2025 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek eska dezakete plaza Haurreskolan irailaren 10era bitarte; epe horretan izena emandako haurrak urriaren 1ean hasiko lirateke.
Izena emateko bi bide egongo dira:
- Online, ikasgunea webgunetik
- Aurrez aurre, Haurreskolan bertan, astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik 14:00etara
Informazio gehiago Haurreskolan bertan eskuratu daiteke:
- 943751332 telefono zenbakira deituz.
- soraluze.soraluze@haurreskolak.eus posta-helbidera idatziz.