Matrikula zabalik AEK euskaltegian
Soraluzeko AEK euskaltegiak zabalik dauka dagoeneko 2019/2020 ikasturterako matrikulazio kanpaina; "Zu hemen zaude, AEK ere bai" da aurtengorako aukeratutako leloa.
Kanpainaren berri emateko prentsaurrekoa egin zuten atzo euskaltegiko eta Udaleko arduradunek.
Erabileran oinarritutako metodologia aintzat hartuta, "bizi esperientzia aparta" biziko dutela iragarri die euskaltegiko arduradun Iñaki Kortak matrikulatzeko asmotan direnei: "Lortuko dute etxeko eta inguruko harremanak euskaraz izatea, lan egoera hobetzea, bilatzen ari diren euskara maila eskuratzea...".
Soraluzeko Udalak %100a arteko diru-laguntzarekin laguntzen du herritarren euskara ikasteko prozesua. Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeko arduradun Veronica Galarragak adierazi duenez, guztira 12.000 euro bideratzen dituelarik urtero zeregin honetarako.
ESKAINTZA
Urrian hasiko den aurtengo ikasturteari begira eskaintza zabala eskaintzen du euskaltegiak:
- Euskalduntze orokorra (aurrez aurrekoa edo autoikaskuntza).
- Xede bereziko ikastaroak: AISA, B1, B2, C1 (EGA) eta C2 (On-line) mailak.
- Hizkuntza eskakizunak: IVAP, IRALE, Osakidetza.
MATRIKULAZIO-EPEA
Euskaltegian izena emateko epea irailaren 28an amaitzen da.
INFORMAZIOA
Izen-ematea egin edo ikastaroei buruzko informazioa lortzeko euskaltegira joan behar da.
Astearte, asteazken eta osteguna, 18:00etatik 20:00etara.
Soraluzeko AEK Euskaltegia
Baltegieta kalea, 2
943 75 14 34
DIRU-LAGUNTZAK
Udalak ikastaroaren kostuaren %50 eta %100a bitarteko diru-laguntzak emango ditu.
Diru-laguntza hauei buruzko informazioa euskaltegian bertan eskuratu daiteke.