Matrikula zabalik musika eskolan

Matrikula zabalik musika eskolan

2021/05/19
Ekainaren 6ra arte luzatuko da Soraluzeko Musika Eskolaren datorren ikasturterako matrikulazio kanpaina; larunbat honetan ate irekien jardunaldia egingo dute, 10:30etik 13:00etara.

Soraluzeko Musika Eskolan zabalik da dagoeneko 2021/2022 ikasturterako matrikulazio kanpaina.

Musika Eskola irabazi asmorik gabeko elkartea da, guraso eta ikasle talde baten ekimenez sortu zena, musika artearen ikasketak eskaintzea, hedatzea eta sustatzea helburu moduan hartuta.

Eskolaren finantza-iturriak ikasleen kuotak eta Soraluzeko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak ematen dizkion diru-laguntzak dira.

Hezkuntza eskaintza anitza

Soraluzeko Musika Eskolak musika hizkuntzako ikasketak eta dozenatik gora instrumentu espezialitate eskaintzen ditu.

  • Musika tailerra.
  • Musika hizkuntza.
  • Abesbatza.
  • Folk eta ganbara musika.
  • Konboak.
  • Banda.
  • Instrumentuak: Klarinetea, Saxofoia, Tronpeta, Tronboia, Txistua, Gaita, Bonbardinoa, Gitarra klasikoa, Biolina, Soinua, Trikitixa, Panderoa, Pianoa, Flauta, Gitarra elektrikoa, Baxu elektrikoa, Perkusioa.

Izena eman nahi dutenek maiatzaren 22tik ekainaren 6ra arte izango dute horretarako aukera.

Larunbatean ate irekiak

Musika Eskola bertatik bertara ezagutu nahi duenak maiatzaren 22an izango du horretarako aukera, goizeko 10:30etik 13:00etara.

Beharrezkoa da aurrez izena ematea, ondorengo lotura erabilita: https://forms.gle/yhAxE1WGLRsxuA7G6

Edozein zalantza edo argibidetarako:

  • Soraluzeko Musika Eskola. Frontoi kalea, 1-behea
  • Telefonoa: 943751544
  • E posta: soraluzemusika@gmail.com