Matrikulazio kanpaina 2020-2021

Matrikulazio kanpaina 2020-2021

2021/01/19
Urtarrilaren 18tik 29ra bitartean dago zabalik datorren urtean eskolaratu nahi duten haurrentzako aurrre matrikulazio-epea; interesdunek ikastetxean egin behar dute matrikula.

Urtero garai honetan ohikoa izaten den moduan Hezkuntza Sailak datorren ikasturteari begirako matrikulazio-kanpaina zabaldu du.

Matrikula-epea astelehenean zabaldu zen, urtarrilak 18, eta hilaren 29ra arte dago zabalik.

Datorren ikasturtean eskolaratuko diren haurrak 2019. urtean jaiotakoak dira.

Interesdunek ikastetxean bertan egin behar dute izen-ematea, ondorengo agiriak eraman behar dituztelarik:

  • Familia-liburua.
  • Bizikidetza-agiria.
  • Gurasoen NAN agiriak.

Edozein argibidetarako ikastetxearekin jarri behar da harremanetan:

Plaentxi HLHI

Estaziño kalea, 11

943752528