Memoriaren Eguna
Bihar, azaroak 10, MEMORIAREN EGUNA ospatzen da biolentziaren ondorioz dauden biktima guztien omenez.
2010ean hasi zen egun hau ospatzen egutegian dagoen heriotzik gabeko egun bakarrenetariko bat delako.
Soraluzeko Udalak ere bat egin du oroipenarekin eta Udalbatzarra osatzen duten alderdi politiko guztiek adostutako adierazpen instituzionala kaleratu du:
"Giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktima guztiei zor diegu egia, justizia eta erreparazioa eta gertatutakoa ez errepikatzeko bermea.
Egindako mina aitortuz eta giza duintasunaren, pertsonaren eta horren ondoriozko giza eskubideen errespetua beste edozein kausa edo ideia politikoren eta Estatu arrazoiaren gainetik eta aurretik dagoela onartuz jarriko ditugu etorkizuneko bakeak eta bizikidetzak eskatzen dituen oinarri sendoak.
Eta guztion artean eraiki behar ditugu oinarri horiek, ez baitago inor soberan. Horregatik, gure herrian bakea, giza-eskubideen kultura eta elkarrenganako errespetuan eta onespenean oinarritutako bizikidetza sustatzeko konpromisoa hartu dugu."