Mendia garbitzeko diru-laguntzak

Mendia garbitzeko diru-laguntzak

2019/01/15
Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.068 euroko diru-laguntza eman dio Soraluzeko Udalari iaz mendigainean aurrera eraman zituen garbiketa-lanak zati batean ordaintzeko.

Urtero bezala, iazko urtean ere, mendigainean bere jabetzakoak dituen zuhaitz-landaketak garbitu zituen Soraluzeko Udalak, Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordearen ekimenez

Garbiketa hauek egitea beharrezkoa izaten da bertan landatutako pago-landare berriak hazi bitartean, bestela sasiak jaten baititu landatutako zuhaixkak.

Hiru dira udalak dituen pago-landaketak, Gizaburuaga: 12.000m2, Pagobedeinkatu: 22.426 m2 eta Atxolin: 18.100 m2 .

Iaz 2.136 euro erabili zituen Udalak aipatutako garbiketa-lanak burutzeko.

Erabilitako diru horren erdia, 1.068 euro hain zuzen ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak ordainduko du, Ekonomia Sustapeneko, Landa Ingurumeneko eta Lurralde Orekako Departamentuak herrialdeko basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko banatzen dituen diru-laguntzen bitartez.

Soraluzeko Udalak bertako zuhaitzen aldeko apustu garbia egin du eta horren adibide dira azken lau urteetan mendigainean erosi dituen 80.000m2-ak, bertan, aukera izanez gero, pago landaketak egiteko.