Mendigainera igotzeko errepideak itxita

Mendigainera igotzeko errepideak itxita

2021/01/05
Bertakoentzat izan ezik, Udalak itxi egin ditu ibilgailuentzat mendigainera doazen errepideak; jende askok dihardu elurretara igotzen eta arazoak ari dira sortzen baserri auzoetako errepideetan.

Soraluzeko Udalak itxi egin ditu duela gutxi mendigainera dozean errepideak, bertan bizi diren herritarrentzat salbu.

Azken egunetan herritar asko ari da elurretara ibilgailuz igotzen eta horrek arazoak sortu ditu landaguneko errepideetan.

Hori horrela, elurraz gozatzea nahi duten herritarrek oinez igo beharko dute mendira.

Errepidea bi puntu hauetan dago itxita:

  • Keixetako bihurgunean.
  • Ezoziko ermita parean.