Mercedes Pintadok 100 urte
Mercedes Pintado Ercilla andreak ehun urte bete zituen atzo, eta adin horretara heltzen diren gainontzeko herritarrei moduan, bisitan joan zitzaizkion udal ordezkariak.
Mercedes Pintadoren urtebetetzea izan zen atzo, irailaren 23an; 100 urte bete zituen.
Horrelakoetan ohitura den moduan, Udalak, Alkatearen bitartez, bisita egin zion, zoriondu eta oroigarri bat emateko.
Itxaropena Jubilatuen Elkarteko hainbat kide eta senitarteko ere bertan izan ziren.