Merkatal establezimenduentzako laguntzak

Merkatal establezimenduentzako laguntzak

2020/07/06
Eusko Jaurlaritzak 1.250.000 euro bideratuko ditu EAEko merkatal establezimenduetan inbertsio proiektuak bideratzeko; ostiralean argitaratu zen agindua aldizkari ofizialean.

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak merkatal establezimenduei zuzendutako diru-laguntza deialdia argitaratu zuen joan zen ostiralean, uztailak 3.

Deialdiaren xedea EAEko merkataritzako saltegien modernizazioa sustatzea da, berrikuntzaren eta kudeaketa-tresnen eta azpiegituren hobekuntzaren bidez.

Helburu horrekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoko saltegiak mantentzeko helburua duten inbertsio-proiektuak bultzatu nahi ditu Jaurlaritzak, horiek berrantolatzeko behar diren ekipamenduak, obra zibila, altzariak, ekipamendu informatikoa eta digitala, bai eta negozioaren segurtasun higieniko-sanitarioa mantentzeko beharrezkoak diren aktibo finkoetako inbertsioak finantzatuz.

Deialdiari buruzko informazio zehatzagoa HEMEN kontsulta daiteke.