Merkatarien Gabonetako azoka

Merkatarien Gabonetako azoka

2022/12/16
Zabalik dago Bizikale Merkatarien Elkarteak gaurko antolatu duen "Gabonetako azoka", goiz eta arratsaldez egongo da zabalik; 18:00etan gabonetako argiak piztuko dituzte.

Bertako merkataritza bultzatu eta herritarrei gabon-sasoirako erosketak egiteko aukera emateko helburuarekin, "Gabonetako Azoka" antolatu du gaurko Bizikale Merkatarien Elkarteak.

Azokak goizeko 10etan zabaldu ditu ateak eta arratsaldeko 6ak arte iraungo du.

Dozena batetik gora establezimenduk jarriko dute bertan postua, era guztietako produktuekin.

Arratsaldeko 6etan gabonetako argiak pizteko ekitaldia egingo da eta, ondoren, txokolate-jana.

Azokan erosketak egiten dituztenen artean 30 euroko 5 bonu zozketatuko dira, Bizikaleko saltokietan gastatzeko. Bonuen zozketa arratsaldeko 19:00etan egingo da eta beharrezkoa izango da bertan egotea saria eskuratu ahal izateko.