Mesedeetako jaiak ospatuko ditugu bihartik igandera

2022/09/15
Egitarau zabala izango da guztion gozamenerako

Mesedeetako jaiak ospatuko ditugu asteburuan, ostiraletik igandera eta ekitaldi ugari izango dira guztion gozamenerako Ongi pasa eta errespetuz jokatu!

Ikusi antolatutako egitarau zabala:

 

Ostirala 16:

18:00: Txupinazoa eta Txokolatada

18:30: Umeendako jolasak.

19:00: Txorizo dastaketa.

20:30: DJ ARNO

22:30: MUS txapelketa ( Izen ematea 10€ bikoteko)

 

Larunbata 17:

12:30: Kalejira eta buruhandiak

13:00: Toka Txapelketa ( Izen ematea 1€)

14:00: Herritarrentzako Paella. Txartelak salgai Asigor dastalekuan eta Iratxon.

16:00: Askotariko jolasak

16:00: TUTE Txapelketa. ( Izen ematea 10€ bikoteko)

19:00: Lopene eta bere animaliak

22:30: DJ KOOL

00:00: Su festak

 

Igandea 18:

12:00: Lehiaketarako patata tortilen entrega.

12:30: Dantza emanaldia. Txistulari eta dantzariekin.

13:00: Toka Txapelketa ( Izen ematea 1€)

13:30: Otarrainxka eta patata tortilen dastaketa era sari banaketa.

15:00: Jaien amaiera.