Miguel Criadoren harri landuak

2021/12/13
Miguel Criado soraluzetarraren "Harri landuak" erakusketa ikus daiteke gaur hasi eta hilaren 30era arte kulturguneko erakusketa-gelan; 30 harri landu inguruk osatzen dute erakusketa.

Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, Miguel Criado herriko eskulturgilearen erakusketa zabalduko da gaur, asteartea, arratsaldeko 7etan.

Erakusketak "Harri landuak" du izenburu moduan eta 30 harri landu inguruk osatzen dute.

Igeltsero moduan emandako urteengatik izan da ezaguna Miguel Criado Vicente (La Rodrigo, 1950) orain artean; behin erretiroa hartuta, ordea, harriak lantzeari ekin dio eta ez edozein modutan gainera, benetako artelanak egiten ditu-eta.

Era guztietako lanak egiten ditu, oparitzeko gehienak, izan armarriak, izan figurak... "Guernica" margo-lanaren erreplika da egin duen azkena.

Erakusketa abenduaren 30era arte dago zabalik, kulturguneko erakusketa-gelan, ondorengo ordutegiarekin:

- Astelehenetik ostiralera: 19:00-20:30.

- Larunbatak: 12:00-13:30.

Abenduaren 24, 25 eta 31n itxita egongo da.

Argazkia: Ubane Madera.