Mikel Valeroren argazki erakusketa

Mikel Valeroren argazki erakusketa

2021/06/28
Mikel Valero soraluzetarraren erakusketa ikus daiteke uztailaren 3ra arte kulturguneko erakusketa-gelan; azken hilabeetan egindako dozena bat argazki inguruk osatzen dute erakusketa.

Mikel Valero herriko argazkilariaren erakusketa ikus daiteke egun hauetan erakusketa-gelan.

Erakusketa Kontrargi Argazkilaritza Kolektiboaren 35. urteurreunaren harira antolatu da eta Mikelek azken aldian egindako argazkiak ikus daitezke bertan.

Erakusketa uztailaren 3ra arte dago zabalik, kulturguneko erakusketa-gelan, ondorengo ordutegiarekin:

- Astelehenetik ostiralera: 19:00-20:30.

- Larunbatak: 12:00-13:30.