"Akelarre: marearen kontra" dokumentala eta "Minecraft" filmaren proiekzioa "Zinema euskaraz" zikloaren baitan, asteburuko kultur eskaintzan

"Akelarre: marearen kontra" dokumentala eta "Minecraft" filmaren proiekzioa "Zinema euskaraz" zikloaren baitan, asteburuko kultur eskaintzan

2025/12/11
Kultur eskaintza oparoa antolatu da asteburu honetarako: "Akelarre: marearen kontra" dokumentala eta "Minecraft" filmaren proiekzioa Herri Antzokian.

Asktoariko zinema emanaldiak eskainiko dira asteburu honetan Herri Antzokian, Udaleko Kultura Departamentuak eta Aisialdia Elkarrekin lan-taldeak antolatuta. Hurrenez hurren, Akelarre: marearen kontra dokumentala ikusi ahal izango da bihar, barixakua, abenduak 12 eta Zinema euskaraz zikloaren baitan antolatutako Minecraft filma domekan, abenduaren 14an.

Akelarre: marearen kontra

Akelarre musika taldea Soraluzen sortu zuten 1970eko hamarkadan, eta 33 urteko ibilbidea egin zuen 2005era arte; hasierako taldekideen artean zegoen Juan Luis Ibarzabal soraluzetarra. Aurten, taldea desagertu eta hogei urtera, Akelarre: mareraren kontra dokumentala sortu dute taldea bera eta haren jarraitzaileak musikaren bidez elkartzeko.

Eszenatoki gainean igarotako 30 urte baino gehiagoko etapari amaiera emango dio taldeak bere ibilbide musikal oparoaren jatorria eta unerik adierazgarrienak errepasatzen dituen dokumentalean. Bizitza ulertzeko modu baten aitorpena ere bada.

Zuzendaria: Xabier Zabala Agirrezabal, Carlos Iglesias Serrano
Gidoia: Mónica Calvo
Urtea: 2025
Iraupena: 85 min.

"Minecraft", sinopsia eta fitxa teknikoa

Aisialdia Elkarrekin lan-taldeak berritasunekin datorren euskarazko zinema zikloa antolatu du; udazken-negu denboraldian, domeketan, sei film ikusi ahal izango dira Herri Antzokian. Domeka honetan, abenduaren 14an, eskainiko da zikloko bigarren filma, Minecraft.

Ongi etorri Minecraft-en unibertsora. Hemen, sormena, sortzen laguntzeaz gain, biziraupenerako giltzarria ere bada. Garrett "Zabor-biltzaile" Garrison, Henry, Natalie eta Dawn moldatu gabeko lau pertsona dira, eta eguneroko arazoekin borrokatzen dihardute. Ustekabean, atari misteriotsu batek herrialde harrigarri baterantz eramango ditu; irudimenaz elikatzen den mundu kubiko baterantz. Etxera itzultzeko, mundu arraro hori menderatzen ikasi beharko dute, baita Piglins eta Zonbi izaki arriskutsuengandik defendatu ere. Gainera, Steve artisau-adituaren laguntza izango dute. Abenturan zehar, ausartak izateko desafioa izango dute bostek, eta euren ezaugarri berezi eta sortzaileak berraurkituko dituzte. Mundu errealean aurrera egiteko behar dituzten ezaugarri berberak dira, hain zuzen.

Zuzendaria: Jared Hess
Herrialdea: Estatu Batuak
Urtea: 2025
Iraupena: 101 min.
Gomendatutako adina: 7 urtetik aurrera