Erregetxeko minigarbigune berria

Erregetxeko minigarbigune berria

2019/01/22
Debabarreneko Mankomunitateak hondakin bereziak batzeko edukiontzia jarri du Erregetxean hondakin hauen birziklatzea errazteko; orain artean Eibarko Garbigunera eraman behar ziren.

Gaurtik aurrera hondakin bereziak birziklatzea errazagoa da herritarrentzat, Mankomunitateak edukiontzi berria jarri baitu Erregetxean.

Garbigune txiki berri honek gainontzeko edukiontzietan bota ezin daitezkeen eta orain artean Eibarko garbigunera eraman behar ziren hondakinak jasotzen ditu.

Mini Garbiguneak 8 kutxa txiki eta 6 kutxa handi ditu. Kutxa txikietan telefono mugikorrak, CD eta DVDak, bonbillak, aerosolak, bateria txikiak, pilak, telefonoaren karga-gailuak eta erradiografiak batuko dira. Kutxa handietan, berriz, kable elektrikoak, etxetresna elektrikoak, kontsolak, ordenagailuak, pintura poteak eta inprimagailuen kartutxoak.

Edukiontzi berri honekin, esan bezala, Eibarren dagoen Garbigunera eraman behar diren hondakinak herrian bertan jasotzeko aukera eman nahi izan die Soraluzeko Udalak herritarrei, denon zeregina den hondakinen birziklatzea errazagoa gerta dakien.

Edukiontzi berriari buruzko informazio zehatzagoa ondorengo ESKUORRIAN aurki daiteke.