Mini Garbigunearen lekualdaketa

Mini Garbigunearen lekualdaketa

2019/03/22
"Patria" pelikularen filmatze lanak direla-eta, Mankomunitateak hondakin bereziak batzeko Erregetxean jarri zuen edukiontzia Santa Ana kalera aldatu da denbora baterako.

HBO telebista-katea Soraluzen filmatzen ari den "Patria" telesailaren lanak direla, Debabarreneko Mankomunitateak Erregetxean jarri zuen hondakin bereziak biltzeko mini garbigunea Santa Ana kalera aldatu da behin-behinean.

Aipatutako edukiontzia urtarrilaren 22an ekarri zuen herrira Mankomunitateak eta Erregetxean kokatuta egoten da.

Garbigune txiki berri honek gainontzeko edukiontzietan bota ezin daitezkeen eta orain artean Eibarko garbigunera eraman behar ziren hondakinak jasotzen ditu.

Mini Garbiguneak 8 kutxa txiki eta 6 kutxa handi ditu. Kutxa txikietan telefono mugikorrak, CD eta DVDak, bonbillak, aerosolak, bateria txikiak, pilak, telefonoaren karga-gailuak eta erradiografiak batuko dira. Kutxa handietan, berriz, kable elektrikoak, etxetresna elektrikoak, kontsolak, ordenagailuak, pintura poteak eta inprimagailuen kartutxoak.

Edukiontzi berriari buruzko informazio zehatzagoa ondorengo ESKUORRIAN aurki daiteke.