Mugiment kirol txartela

Mugiment kirol txartela

2021/01/26
Soraluzeko kiroldegiko abonatuei programara atxikitutako beste edozein kiroldegiko instalazioak doan erabiltzeko aukera ematen dien txartela da; nahikoa da aplikazioa mugikorrean instalatzea.

EAEko hainbat udalerritako kiroldegiek Mugiment kirol txartela sortu dute, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean.

Mugiment kirol txartelak edozein kiroldegiko abonatuei programara atxikituta dauden gainontzeko kiroldegietako instalazioak doan erabiltzeko aukera ematen die, kirodegi bakoitzak zehaztu dituen baldintza eta ordutegian.

Mugiment kirol txartela eskuratzeko nahikoa da izen bereko aplikazioa mugikorrean instalatzea eta bertan eskatzen diren pausoak jarraitzea.

Behin programa instalatuta, mugikorretik bertatik ikusi ahal izango da zein kiroldegi erabili daitezkeen, kiroldegi bakoitzean zein instalazio erabil daitezkeen eta zein ordutan, erreserbak ere mugikorrarekin egin ahal izango dira.

Informazio gehiago Arane Udal Kiroldegian edo 943752466 telefono-zenbakian.