Musika Eskolaren matrikulazio kanpaina

Musika Eskolaren matrikulazio kanpaina

2018/05/31
Atzo hasi eta ekainaren 22ra arte luzatuko da Soraluzeko Musika Eskolaren datorren ikasturterako matrikulazio kanpaina; instrumentu aukera zabala eskaintzen du eskolak.

Soraluzeko Musika Eskolan zabalik da dagoeneko 2018/2019 ikasturterako matrikulazio kanpaina.

Musika Eskola irabazi asmorik gabeko elkartea da, guraso eta ikasle talde baten ekimenez sortu zena, musika artearen ikasketak eskaintzea, hedatzea eta sustatzea helburu moduan hartuta.

Eskolaren finantza-iturriak ikasleen kuotak eta Soraluzeko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak ematen dizkion diru-laguntzak dira.

Soraluzeko Musika Eskolak musika hizkuntzako ikasketak eta 18 instrumentu espezialitate eskaintzen ditu.

  • Musika tailerra.
  • Musika hizkuntza.
  • Abesbatza.
  • Instrumentuak: Klarinetea, Saxofoia, Tronpeta, Tronboia, Txistua, Gaita, Bonbardinoa, Gitarra klasikoa, Biolina, Soinua, Trikitixa, Panderoa, Pianoa, Flauta, Gitarra elektrikoa, Baxu elektrikoa, Perkusioa.

Aurtengo ikasturtean 131 ikaslek eta 17 irakaslek dihardute Musika Eskolan.

Izena eman nahi dutenek ekainaren 22ra arte izango dute horretarako aukera.

Edozein zalantza edo argibidetarako:

  • Soraluzeko Musika Eskola. Frontoi kalea, 1-behea
  • Telefonoa: 943751544
  • E posta: soraluzemusika@gmail.com