Musika Eskolaren matrikulazio kanpaina

Musika Eskolaren matrikulazio kanpaina

2019/05/22
Ekainaren 19ra arte luzatuko da Soraluzeko Musika Eskolaren datorren ikasturterako matrikulazio kanpaina; tailer eta instrumentu aukera zabala eskaintzen du eskolak.

Soraluzeko Musika Eskolan zabalik da dagoeneko 2019/2020 ikasturterako matrikulazio kanpaina.

Musika Eskola irabazi asmorik gabeko elkartea da, guraso eta ikasle talde baten ekimenez sortu zena, musika artearen ikasketak eskaintzea, hedatzea eta sustatzea helburu moduan hartuta.

Eskolaren finantza-iturriak ikasleen kuotak eta Soraluzeko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak ematen dizkion diru-laguntzak dira.

Soraluzeko Musika Eskolak musika hizkuntzako ikasketak eta dozenatik gora instrumentu espezialitate eskaintzen ditu.

  • Musika tailerra.
  • Musika hizkuntza.
  • Abesbatza.
  • Folk eta ganbara musika.
  • Konboak.
  • Banda.
  • Instrumentuak: Klarinetea, Saxofoia, Tronpeta, Tronboia, Txistua, Gaita, Bonbardinoa, Gitarra klasikoa, Biolina, Soinua, Trikitixa, Panderoa, Pianoa, Flauta, Gitarra elektrikoa, Baxu elektrikoa, Perkusioa.

Izena eman nahi dutenek ekainaren 19ra arte izango dute horretarako aukera.

Edozein zalantza edo argibidetarako:

  • Soraluzeko Musika Eskola. Frontoi kalea, 1-behea
  • Telefonoa: 943751544
  • E posta: soraluzemusika@gmail.com