Musika kontzertuak Plaza Berrian

Musika kontzertuak Plaza Berrian

2018/07/06
Paddam talde donostiarrak zabalduko du larunbat honetan, arratsaldeko 8etan, Udaleko Kultura Batzordeak aurten lehenengo aldiz antolatu duen "Iturria zer dago?" izeneko musika zikloa.

Udaleko Kultura Batzordeak "Iturrian zer dago?" izeneko musika-zikloa antolatu du, aurten lehendabiziko aldiz, modu esperimentalean.

Zikloaren helburua uztaileko asteburuetan herritarrei, giro lasai batean, eta inguru ezberdin batean, musikaz gozatzeko aukera eskaintzea da, urtean zehar oso ugaria izaten ez den musikaren programazioari ekarpena eginez.

Kontzertuak Plaza Berrian izango dira, bertan dagoen iturria eszenatoki modura aprobetxatuz; iturria berak ematen diolarik izena zilkloari.

Aurtengo egitaraua bi kontzertuk osatzen dute, hamabost eguneko tartearekin antolatuta.

  • Uztailak 7, PADDAM TALDEA (Donostia).
  • Uztailak 21, VENTOS DE SAUDADE (Soraluze).

Kontzertu biak larunbatetan, arratsaldeko 8etan, izango dira.

Eguraldiak lagunduko ez balu, Herri Antzokian egingo dira saioak.

Aurtengo kontzertuek izango duten harreraren arabera, hurrengo urteetarako zikloa osatzen duten emanaldi kopurua handitzeko aukera aztertuko du Kultura Batzordeak.