Muskiritsu hobetzeko plana

Muskiritsu hobetzeko plana

2021/11/12
Muskiritsuko mendilerroko hainbat lursail eta bertako biodibertsitatea hobetzeko planaren aurkezpena egingo da datorren asteartean, azaroaren 16an, arratsaldeko 18:30ean, udaletxeko saio aretoan.

Soraluzeko Udaleko Ingurumen eta Landa Garapenaren Batzordeak antolatutako saioan, Muskiritsuko mendilerroko hainbat lursail eta bertako biodibertsitatea hobetzeko planaren aurkezpena egingo dadatorren asteartean, azaroaren 16an, arratsaldeko 18:30ean, udaletxeko saio aretoan.

Plan honen helburua, esandako moduan, udalerriko zati diren Muskiritsuko mendilerroan kokatzen diren zenbait lursailetan natura-ingurunea hobetzeko eta biodibertsitatea kontserbatzeko egin beharreko lanak zehaztea da.

Horretarako, BASOINSA, S.L.-ri agindu dio Ualak plana egitea. Planak Muskiritsun dauden hegoaldeko isurialdeko udal jabetzako lurzatiak lehengoratzeko hainbat jarduketa aurreikusten ditu, pasiboak zein aktiboak. Gainera, etorkizunean udalak beste lursail batzuk bereganatzeko aukera ere aztertzen du.

Data: azaroaren 16a, asteartea, arratsaldeko 18:30ean.

Tokia: Udaletxeko Saio Aretoa

Aurkezpena interesa duen herritar ororentzat zabalik egongo da.