Mutilazio Genitalaren aurkako Eguna

Mutilazio Genitalaren aurkako Eguna

2017/02/06
Emakumeen Mutilazio Genitalaren aurkako Nazioarteko Egunean, adierazpena kaleratu dute Soraluzeko Udalak eta Korner Morea Kolektibo Feministak.

OTSAILAREN 6ko ADIERAZPENA: EMAKUMEEN MUTILAZIO GENITALAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Emakumeen mutilazio genitalak, emakumeen organo genitalen kaltetzea edo hondatzea suposatzen du eta ez dauka zerikusirik mediku erabakiekin.Praktika hau, nazioarte mailan, emakume eta nesken giza eskubideen bortxaketa bezala, onartua izan da.

Praktika honek, Sexuen arteko desberdintasuna areagotu eta emakume eta nesken aurkako muturreko bereizketa suposatzen du. Beraien osasun eskubidearen aurka, osotasun fisiko eta segurtasunaren aurka, torturak eta tratu krudelak ez jasatearen aurka eta bizitza eskubidearen aurka ere egiten du, hilketa kasuak ematen direnean.

Emakumeen mutilazio genitalen praktika uzteko, beharrezkoa da komunitatearen erabateko inplikazio eta esfortzua, oinarrizko eskubideen eta genero berdintasunaren ikuspegia kontutan hartuta. Lanketa hauek, bereziki zuzendu beharko lirateke pertsonen heziketara, elkarrizketa sozialera eta komunitateen ahalduntzera, kolektiboki jarduteko eta praktika hauek, behin betikoz amaitzeko. Bestalde, ondori hauek jasaten dituzten emakume eta nesken osasun sexual eta ugaltze behar izanez ere arduratu beharra dago.

Emakumeen mutilazio genitala, antzinako praktika bat da ondorengo estatuetan; Txad, Gambia, Mali, Senegal, Sudan, Yemen, Somalia, Guinea, Djibuti eta Egipton. Praktika doilor baten aurrean geundeke, herrialde aurreratuetan bizi garen pertsonen begietara ezkutuan gelditzen dena. Nahiz eta 2003an, Afrikako Batasuna osatzen duten estatu gehienek Maputoko protokoloa berretsi, bertan adostu zen, mutilazio genitalaren aurkako lege eta zigorrak ezartzea, oraindik ere, arazoaren larritasuna agerian gelditzen da zenbait datu kontutan izaten baditugu:

  • Euskadin , XXI. mendean, 0 eta 14 urte bitarteko neskek, mutilazio genitala jasateko arrisku egoeran egon daitezke.
  • Mundu mailan, kalkulatzen da, 200 miloi neska eta emakume mutilatuta daudela.
  • 14 urte gutxiagoko 44milloi neskek ablazioa jasan dute, bereziki Ganbian (%56), Mauritanian eta Indonesian (%54) non, 11urte dituzten nesken erdiak gutxi gora behera, praktika hau pairatu duten.
  • 15 eta 49 urte bitarteko emakume eta nesken adin arteko nagusitasun handiena duten estatuak, Somalia (%58), Ginea (%97) eta Djibuti (%93) dira.
  • Gaur egungo joerak jarraitzen badu, 2030rako gutxi gora behera, 86 miloi neskek era bateko edo besteko mutilazio genitala pairatuko dute.
  • Emakumeen mutilazio genitala, emakumeek, beraien haurtzaroan edo nerabezaroan jasaten dute.
  • Emakumeen mutilazio genitalak, odol jario, infekzio eta osasun arazo larriak sortarazten ditu, besteak beste; ugalkortasun eta erditze arazoak eta jaio berrien hiltze kasuak ere.
  • Emakumeen mutilazio genitala, emakume eta nesken oinarrizko eskubideen urraketa suposatzen du.


Guzti honegatik, Soraluzeko Udalak:

  1. Praktika doilor hau irmoki gaitzesten du. Egunero 6.000 neskek pairatzen dute mutilazio hau eta jadanik 100 miloi biktima ditugu mundu mailan, bizitza sexual mugatu eta minbera batera kondenatuak eta kasu askotan heriotzara ere eramaten dituena.
  2. Nazioarteko komunitatea premiatzen du, ez bakarrik, indarrean dagoen legedia betearaztera baizik eta hau betetzen den edo ez, zaintzera ere. Heziketa kanpainak bultzatu eta sustatzera, komunitateak kontzientzi hartu dezan lan egitera, praktika hau indargabetzearen alde dauden taldeak babestera eta honen aurka dauden profesionalen alde lan egitera.
  3. Prebentzio programak sustatzeko beharra ikusten du, Euskadin egin den bezala, gogoraraziz, 13 miloi neska eta emakume, mutilazio hau jasateko arriskuan daudela.