Nekazaritza eremuko inbertsioak

2018/09/25
Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak bilerara deitu ditu herriko baserritarrak nekazaritza eremuan egin diren lanen berri eman eta datorren urteko egitasmoak adosteko.

Aurreko urteetan bezala, udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak herriko baserritarrak gonbidatzen ditu irailaren 27an, osteguna, arratsaldeko 19:00tan, udaletxeko saio aretoan izango den bilerara.

Bileraren helburua urtean zehar landa-gunean egin diren eta egingo diren lanen berri ematea izango litzateke eta, era berean, 2019. urteko aurrekontua adostu eta zehazteko asmoz baserritarrek dituzten eskaera eta proposamenak jasotzea.