Nekazaritza eremuko inbertsioak

Nekazaritza eremuko inbertsioak

2019/09/24
Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak bilera egingo du herriko baserritarrekin nekazaritza eremuan egin diren lanen berri eman eta datorren urteko egitasmoak adosteko.

Aurreko urteetan bezala, datorren ostegunean, irailak 26, udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak urteroko bilera egingo du herriko baserritarrekin.

Bilera arratsaldeko 19:00tan egingo da, udaletxeko saio aretoan.

Bileraren helburua urtean zehar landa-gunean egin diren eta egingo diren lanen berri ematea izango daeta , era berean, 2020. urteko aurrekontua adostu eta zehazteko asmoz baserritarrek dituzten eskaera eta proposamenak jasotzea.