Nekazaritza eremuko parkeak
Debemeneko beharginak San Andres eta Ezozi baserri auzoetako parkeak txukuntzen aritu dira azken egunotan, udaberriarekin batera herritarrek erabiltzeko moduan egon daitezen.
Aurreko astean, nekazaritza eremuan dauden San Andres eta Ezozia auzoetako parkeak garbitu eta txukuntzen aritu dira Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteko (Debemen) langileak.
Izan dugun negu gogorra alde-batera utzita, eguzkia bere izpiez gure herria berotzen hasi denean burutu dira lanok, herritarrek aipatutako parkeez gozatzeko aukera izan dezaten.
Bestalde, futbol zelaian hasi eta mendigainera doan PR Dolmenen ibilbidean jausita zeuden zenbait zuhaitz ere moztu eta erretiratu dira, erabiltzaileek bertatik igarotzeko arazorik izan ez dezaten.