Nekazaritza-ibilgailuen azterketa teknikoa

2020/10/19
Bergarako IAT/ITV zentroko teknikariek datorren asteazkenean, hilak 21, 13:00etan, egingo dute udalerriko nekazaritza-ibilgailuen azterketa teknikoa, Ezoziko futbol zelaian.

Bergarako IAT/ITV zentroa kudeatzen duen Ita Asua enpresako teknikariek urriaren 21tik 27ra burutuko dituzte eskualdeko nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoak.

Soraluzen urriaren 21ean, asteazkena, izango dira teknikariak, 13:00etan, Ezoziko Futbol Zelaian.

Eskualdeko gainontzeko herrietako bisita-egunak ondorengoak dira:

EGUNA

ORDUA

HERRIA

TOKIA

Urriak 21

09:00

Eibar

Greyhound

Urriak 21

11:00

Mendaro

Li-Li parean

Urriak 21

13:00

Soraluze

Ezozia

Urriak 23

09:00

Elgoibar

Mintxetako aparkalekua

Urriak 23

12:00

Elgeta

Pagatza industrialdea

Urriak 27

09:00

Mutriku

Citroen-en ondoan

 Kontuan izan Unitate Mugikorra egun eta toki horietan bakarrik egongo dela.