Nekazaritza-ibilgailuen azterketa teknikoa

Nekazaritza-ibilgailuen azterketa teknikoa

2023/04/21
Bergarako IAT/ITV zentroko teknikariek datorren asteartean, hilak 25, 13:30ean, egingo dute udalerriko nekazaritza-ibilgailuen azterketa teknikoa, Ezoziko futbol zelaian.

Bergarako IAT/ITV zentroa kudeatzen duen Ita Asua enpresako teknikariek apirilaren 25tik maiatzaren 9ra burutuko dituzte eskualdeko nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoak.

Soraluzen apirilaren 25ean, asteartea, izango dira teknikariak, 13:30ean, Ezoziko Futbol Zelaian.

Eskualdeko gainontzeko herrietako bisita-egunak ondorengoak dira:

EGUNA

ORDUA

HERRIA

TOKIA

Apirilak  25

09:00

Eibar

Greyhound

Apirilak  25

12:00

Mendaro

Li-Li parean

Apirilak 25

13:30

Soraluze

Ezozia

Apirilak 27

09:00

Elgoibar

Mintxetako aparkalekua

Apirilak 29

13:30

Elgeta

Pagatza industrialdea

Maiatzak 09

09:00

Mutriku

Mijoa industrialdea

 Kontuan izan Unitate Mugikorra egun eta toki horietan bakarrik egongo dela.