Nerea Arriola aktore eta youtuberraren monologoa, ostiral honetan (azaroak 11)
Nerea Arriola.

Nerea Arriola aktore eta youtuberraren monologoa, ostiral honetan (azaroak 11)

2022/11/09
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo den Euskaraldiaren baitan antolatu da doako ikuskizuna

Soraluzeko Euskaraldia Batzordeak antolatuta, Mikrotik…bakarrizketa umoretsua ikuskizuna ikusi ahal izango da ostiral honetan, azaroaren 11n Herri Antzokian. Nerea Arriola youtuber eta aktore ezagunak eskainiko du emanaldia.

Ikuskizuna azaroaren 18tik abenduaren 2ra aurrera egingo den EUSKARALDIAren harira antolatu da eta norbere hizkuntza portaeren inguruan hausnartzea du helburu, kasu honetan, “euskal hiztunok geure buruaz” barre egitea.

Saioa 20.00etan hasiko da, Herri Antzokian, eta sarrera doakoa izango da.