#NikEtxeanEsperimentuak
Elhuyar Zientzia Elkarteak #NikEtxeanEsperimentuak egutegia sortu du COVID-19aren eraginez etxean isolamenduan egoteko egunak arintzeko, eta, bide batez, zientziaren inguruko kontzeptu desberdinak modu dibertigarrian familiartean ikasteko.
Proposatzen diren esperimentuak adin ezberdineko haur eta gazteei zuzenduta daude eta etxean izan ditzakegun material eta tresnekin egin daitezke.
Apirileko egun bakoitzerako bi esperimentu proposatzen dira: bata (H) haurrei zuzenduta dago, eta bigarrenak, berriz, gazteei (G) egiten die proposamena.
Esperimentu bakoitzari dagokion estekan sakatuz, esperimentua egiteko argibide guztiak dituen dokumentua zabaltzen da.
Esperimentuen egutegira joateko ondorengo esteka sakatu:#NikEtxeanEsperimentuak.
Lortutako emaitzak #NikEtxeanEsperimentuak traolarekin sare sozialetan zabaltzeko, bideoak igotzeko eta iradokizunak egiteko gonbitea luzatu du Elhuyarrek.
Animatu, esperimentatu eta partekatu!