Nola landu dolua gure seme-alabekin

Nola landu dolua gure seme-alabekin

2016/12/19
Izar Arregi psikologoak dolua haurrekin nola landu azalduko du Udalako Hezkuntza Batzordeak, "Guraso Eskolak" programaren barruan, antolatu duen hitzaldian.

Gabonak etxean eta inguruan falta direnekin akordatzeko garaia izaten da, lehenago edo beranduago guztion etxeetan jotzen baitu atea heriotzak.

Heriotzari aurre egitea denontzako izaten da lan zaila, baina bereziki nahasia izaten da trantzea etxeko txikienentzat, helduei ez bezala, heriotzaren kontzeptua ulertzea gehiago kostatzen zaielako.

Haurrei zeregin horretan laguntzeko estrategia egokienak zeintzuk izan daitezkeen azalduko die Izar Arregi psikologo azpeitiarrak hitzaldira bertaratzen diren gurasoei.

Eguna: Abenduak 20, asteartea.

Ordua: 18:30.

Tokia: Herri Antzokia.

Hitzaldia euskaraz izango da eta "Guraso Eskolak" programaren barruan antolatu du Udaleko Hezkuntza Batzordeak.

Behar duten gurasoek haurrak zaintza-zerbitzuan uzteko aukera izango dute.