Ohiko ordutegia, berriro ere.

2021/10/27
COVID-19ari aurre egiteko neurriak arintzearekin batera, ohiko ordutegia berreskuratu du ludoketa-zerbitzuak; kuotetatik jasotzen den diruak aurrekontuaren %3 osatzen du.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak urriaren 6an argitaratutako Dekretuak indarrik gabe utzi ditu orain arteko aforo-mugak eta, ondorioz, ohiko ordutegia berreskuratu du Soraluzeko Udal Ludotekak.

Orain artean moduan, baina, 6 urtetik gorakoek maskara erabili beharko dute. Halaber, desinfekzio-neurriek bere horretan jarraitzen dute.

ORDUTEGI BERRIA

Hori horrela, ondorengo moduan gelditu da berriro ere, ludotekako ordutegia:

ASTELEHENA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

 OSTIRALA

 OSTIRALA

16:30-17:55

4-5 URTE

(A TALDEA)

4-5 URTE

(B TALDEA)

4-5 URTE

(A TALDEA)

4-5 URTE

(B TALDEA)

LH5 (*)

LH 3-4

17:00-19:00

18:10-19:30

LH 1

(A GELA)

LH 1

(B GELA)

LH 2

(A GELA)

LH 2

(B GELA)

LH6 (*)

LH 3-4

17:00-19:00

 

(*) LH5 eta LH6 mailetako erabiltzaileek 1 1/2 orduko zerbitzua dute ohiko 2 orduak beharrean, ikasturte honetan erabiltzaile askok eman duelako izena.

KUOTA

Urteko kuota 40 eurokoa da, nahiz eta hobari desberdinak egon, familia-unitatearen kide kopuruaren eta errenta-mailaren arabera.

Kuota kobratzen da matrikulazio-prozesuan nolabaiteko ordena jartzeko eta, ahal den neurrian, bermatzeko izena ematen dutenek zerbitzua erabiltzen dutela eta beste pertsona batek aprobetxa dezakeen plaza bat betetzen ez dutela.

INTERESEKO HAINBAT DATU

2021-2022 ikasturtean matrikulatutako haurrak: 179

Zerbitzuaren urteko kostua: 99.472 €

Kuota bidezko urteko diru-sarrerak: 3.000 €, gutxi gorabehera.

Zerbitzuaren urteko kostua erabiltzaile bakoitzeko: 555 €

Kuotengatik bildutakoen egindako inbertsioarekiko portzentajea: % 3,02

Zerbitzuak dituen hezitzaileak: 4

HELBURUAK

Soraluzeko ludoteka udal-zerbitzu publikoa da, eta haurrei lotutako helburu nagusi hauek ditu:

  • Haurren garapen ludikoa ahalbidetzea.
  • Betebeharrik gabeko denboraz eta aisialdiaz gozatzea, modu aktibo, parte-hartzaile, sortzaile eta osasungarrian, ongizatea eta garapen pertsonal eta soziala bultzatzeko.
  • Bizitzako oinarrizko jarrerak eta trebetasunak bereganatzea eta garatzea (hau da, kognitiboak, sozialak, psikomotrizeak, afektiboak eta abar).
  • Haur izateko moduak ezagutzea eta izateko modu desberdin horien onarpena erraztea. Aniztasunaren bizikidetzarako dinamikak sortzea.
  • Taldeko bizikidetza eta taldeen arteko harremanak sustatzea eta bultzatzea.
  • Trantsizioak erraztea (haurtzarotik nerabezarora), erritmo eta egoera desberdinak kontuan hartuta.
  • Gai komunetan parte hartzen duten subjektu aktibo sentiaraztea.
  • Gaitasun desberdinen garapena sustatzea: hau da, erabakiak hartzea, iritziak ematea eta berdinen taldearekin eztabaidatzea beren intereseko gaietan, dituzten gaitasunen arabera.