Olaldeko Hiri Antolaketarako Plan Berezia

Olaldeko Hiri Antolaketarako Plan Berezia

2017/02/08
Soraluzeko Hiri Antolaketarako Plan Orokorrarren barruan, Olaldea izeneko eremuari dagokion plan berezia erredaktatzeko lanak kontratatuko ditu Udalak.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak azaroaren 22an onartu zuen behin betiko Soraluzeko Hiri Antolaketarako Plan Orokorra.

Hiri Antolaketarako Planak hurrengo urteetarako hirigintza arloko erronkak zehazten ditu, eremuz eremu.

Behin Plan Orokorra onartuta, hurrengo urteetako lana eremu horietako bakoitzarentzako berrurbanizazio planak prestatzea izango da.

Hori horrela, Udalak "Olaldea" izeneko eremuko Hiri Antolaketarako Plan Bereziaren erredakzioari ekingo dio hurrengo egunetan eta, lan horretaz arduratuko den enpresa aukeratzeko asmoz, kontratazio mahaia bilduko da ostegun honetan, otsailak 9, goizeko 11:30ean, udaletxean.