Olaldeko Plan Berezia behin betiko onartuta
Urriaren 7ko Osoko Bilkuran alderdi guztien aldeko botoekin onartuko Olaldeko Plan Berezia azaroaren 27an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkarian; behin betikoz onartua gelditzen da modu honetan.
Prozesu luzea izaten da, inondik ere, hirigintzako planak onartzekoa.
Horren azken adibidea joan zen astean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako Olaldeko Plan Berezia da.
Plan bereziari hasierako onarpena 2018ko maiatzean eman zitzaion eta bi urte beranduago jaso du behin betiko onarpena; udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek aho batez onartu ondoren.
Plan Berezi honen onarpenarekin hurrengo urteetako hirigintza erronkak zehazten dituen Hirigintza Plan Orokorraren eremuetako bat definituta gelditzen da.
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak azaroaren 27an argitaratu zuen plana.
https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2020/11/27/c2006178.pdf