Onartu da Olaldeko plan berezia
Soraluzeko Udalak 2016ko azaroaren 22an onartu zuen Hirigintza Plan Orokorra, behin betikoz; plan horrek Olaldea izeneko eremua ere hartzen zuen bere baitan.
Eremu horri dagokion hiri antolakuntza plan bereziaren hasierako onarpena 2018ko maiatzaren 14an eman zuen tokiko gobernu batzordeak, eta maiatzaren 30ean argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari ofizialean, 45 eguneko informazio publiko aldia zabalduz.
Informazio publikoko epean bi herritarren alegazioak eta zenbait txosten sektorial jaso ziren eta txosten eta alegazio horiei erantzunez txostena egin zuen plan berezia idatzi duen arkitekto taldeak.
Udaleko Hirigintza Batzordeak 2020ko irailaren 9an aztertu zituen arestian aipaturiko agiri guztiak eta udalbatzari proposamena luzatu zion, alegazioei erantzuna eman ziezaien, batetik, eta Olaldea eremuaren hiri antolakuntza plan bereziaren testu bateratua onar zezan, bestetik.
Udalbatzarrak, esan bezala, urriaren 7an eman dio behin betiko onarpena plan bereziari, alderdi guztien aldeko botoarekin.
Olaldeko plan bereziaren planoak HEMEN kontsulta daitezke.
- Ebakidura.
Gaiari butruzko informazio gehiago nahi duenak udaletxeko bulego teknikoan eskuratu ahal izango du.