Omenaldi beroa jaso du Pedro Larrañaga bizilagun eta zientzialariak gaur eguerdian
Pedro Larrañagari omenaldia, gaur eguerdian.

Omenaldi beroa jaso du Pedro Larrañaga bizilagun eta zientzialariak gaur eguerdian

2022/09/26
Udalbatza aretoa txiki geratu da eta soraluzetarrak Udalaren armarria daraman pin bat eta Alfa artek eginiko Alde Zaharraren brontzezko erreplika jaso ditu Iker Aldazabal Soraluzeko Alkatearen eskutik

 

Udalbatza aretoa txiki geratu da gaur eguerdian Pedro Larrañaga zientzialaria omentzeko. Bere emaztea eta bi alabak ere bertan izan dira eta baita herritar eta kuadrilako asko ere. Soraluzetarrak Udalaren armarria daraman pin bat eta Alfa artek eginiko Alde Zaharraren brontzezko erreplika jaso ditu Iker Aldazabal Soraluzeko Alkatearen eskutik. Zorionak eta mila esker Pedro! Ederki merezitako omenaldia!