Ongizate emozionalari buruzko tailerra

2021/02/22
Bihar, asteartea, "Debabarreneko Minbiziaren Aurkako Astearen" barruan, AECCk tailer praktiko bat egingo du Soraluzen, "Ongizate emozionala pandemia garaian" izenburupean.

Bihar, asteartea, hilak 23, "Debabarreneko Minbiziaren Aurkako Astearen" barruan, AECCk tailer praktiko bat egingo du Soraluzen, "Ongizate emozionala pandemia garaian" izenburupean.

Tailerra 18:00etan hasiko da, udal kiroldegian dagoen Tolarekua aretoan, eta Miriam Marquez AECCko psikoonkologoak emango du, gaztelaniaz.

Topaketak iraungo duen orduan, pandemiari ahalik eta hobekien eusten laguntzen diguten baliabide psikologikoen inguruko ibilbidea egingo da, gure ongizateari eta autozainketari buruz aurrez ezarritako zenbait ideia birplanteatzeko aholku praktikoekin.

Pandemiaren garai zail hauetan arreta osoan oinarritutako baliabide propioen bilaketa aktibatzeko pertsona bakoitzak egin dezakeenari buruzko oinarrizko jarraibideak emango dira tailerrean.

Edukiera mugatua izango da, eta bertara joan nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute https://www.aecc.es/es/semanacontraelcancer webgunean edo 943202494 telefonora deitu.