Atseden eguna jubilatuen etxean

Atseden eguna jubilatuen etxean

2020/07/17
Uztailaren 18tik aurrera, larunbatetan itxita egongo da jubilatuen etxeko taberna, asteroko atsedenerako; aldaketa behin behinekoa da, egoera normaldu artekoa.

Soraluzeko Udalak Itxaropena jubilatuen etxeko taberna itxiko du larunbatetan, uztailaren 18an hasi eta COVID-19ak eragindako krisialdia baretu bitartean.

Erabakia taberna-zerbitzuaren arduradunak hala eskatuta hartu du udalak, birusagatik bizi dugun egoera nahasiak murriztu egin duelako erabiltzaile-kopurua eta, ondorioz, baita diru-sarrerak ere.

Zerbitzua kudeatzen duen pertsonak astean atseden-egun bat izateko beharra guztiz ulergarria iruditzen zaio Udalari, kontuan izan behar baita diru-sarrerek ez dutela ordezkoa kontratatzeko aukerarik ematen.

Larunbata izanik lokalera jende gutxien joaten den eguna, egun horretan ixtea erabaki da.

Erabakia 2020ko uztailaren 18tik aurrera (larunbata) jarriko da indarrean eta aldi baterako izango da, egoerak lokaleko ohiko jarduerari berriz ekitea ahalbidetzen duen artekoa edo Udalak kontrakoa erabakitzen ez duen bitartekoa.